skip to Main Content

Osoko bilkurako bideo osoa

"Gai-zerrendaren" puntu zehatz bat ikusi nahi baduzu, egin klik taulan adierazitako denbora-mozketetan."

GAI-ZERRENDA

1.- (00h:00m:18s) 2021eko maiatzaren 24an egindako bilkuraren akta onartzea, hala badagokio.

2.- (00h:00m:35s) Alkatetzaren honako ebazpenen berri ematea:
– 19/2021 Dekretua, ezkontza zibila egiteko baimena eskuordetzeari buruzkoa.
– 20/2021 Dekretua, Udalaren jabetzakoak diren igogailuen eta eskailerak gainditzeko plataformen mantentze-zerbitzua kontratatzeko espedientea irekitzeari buruzkoa.
– 21/2021 Dekretua, ezkontza zibila egiteko baimena eskuordetzeari buruzkoa.
– 22/2021 Dekretua, haur eskola izango den udal lokalaren egokitzapen lanen kontratua aldatzeko espedientea irekitzeari buruzkoa.
– 23/2021 Dekretua, Arangoitiko saneamenduaren konponketa lanak kontratatzeko espedientea irekitzeari buruzkoa.
– 24/2021 Dekretua, su-itzalgailuen eta alarmen mantentze zerbitzua kontratatzeko espedientea irekitzeari buruzkoa.

3.- (00h:03m:30s) Berrespena ematea, hala badagokio, 2022ko udalerriko jaia proposatzeko Udal Gobernu Batzordeak 2021eko ekainaren 11n hartutako erabakiari.

4.- (00h:05m:27s) Hasiera batean onartzea, hala badagokio, Udal Instalazioak erabiltzeko Araudiaren Aldaketa.

5.- (00h:07m:02s) 2020ko Kontu Orokorra onartzea, hala badagokio.

6.- (00h:07m:50s) Unidas Podemos-IU-EQUOren jakinarazpena, Elkarrekin Podemoseko zinegotziaren baja dela eta.

7.- (00h:30m:24s) Onespena ematea, hala badagokio, Jasangarritasun Energetikoaren Legea betetzeko udalek behar duten finantzazioari buruz EH Bilduk aurkeztutako mozioari.

8.- (00h:42m:12s) Onespena ematea, hala badagokio, EH Bilduk aurkeztutako mozioari. “LGTBI Harrotasunaren Nazioarteko Eguna”.

9.- (00h:59m:03s) Korporazioko gainerako organoen kontrola.

10.- (01h:24m:50s) Galde – eskeak.

Back To Top